Joxan Rekondo Alkateak erantzun egin die LABeko Udal sekzioak azaldutako
kritikei. LABek Udaltzaingo burua kontratatzeko modu eta irizpideak kritikatu
ditu eta sei puntutan oinarritu du bere erantzuna Alkateak, Hernaniko Kronikara
bidalitako prentsa ohar batean.
Puntuz puntu
Honela dio Joxan Rekondoren erantzunak:
1) ´Udal Gobernuak Hernaniko Udaltzaingoak behar duenari aurre egiteko hartu
ditu zenbait erabaki`.
2) ´Horietako azkena Udaltzaingo zuzendaria kontratatzea izan da`
3) ´Legearen arabera izendatu da Udaltzaingo zuzendaria. Kontratazioak, beraz,
ez du legerik hausten eta ez dio, ezta ere, legeari muzin egiten`.
4) ´Udaltzaingoaren eguneroko lana antolatzen lagunduko duelakoan kontratatu da
zuzendari berria`.
5) ´Udaltzaingoak ez du orain 25 urte zuen plantila bera. Orain (2005ean) 21
udaltzain eta zuzendaria ari dira lanean; 2003an, berriz, 17 besterik ez ziren`
6) ´Uste dugu ezaren bide hutsaletik LABek ez diola inolako mesederik egiten
Udaltzaingoaren jardun eraginkorrari` .