Donostiara joateko dei egin du Hernaniko Etxeratek

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 16a, 03:00

Hernaniko Etxerat Elkarteak ostiralero Zinkoenean egiten duen kontzentrazioa Donostiara eramango du gaur. Etxeratek adierazi duenez, Zinemaldia dagoela aprobetxatuko dute hedabideei ´gure errealitatea eta gure senide direnena azaltzeko`. Kontzentrazioa Boulebardean izango da, arratsaldeko 20:00etan eta Estatus politikoa orain, Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean egingo da. Beraz, Zinkoenean kontzentraziorik ez dela egingo ohartarazi du elkarteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!