Gazteen trikitixa txapelketa igandean

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 16a, 03:00

Kriskitiña taldeak antolatuta Gazteen VII. Trikitixa Txapelketa egingo da datorren igandean Hernanin, Sagar eta Sagardo festa dela aprobetxatuta. Itziar, Donostia, Anoeta, Andoain, Aia, Azkoitia, eta Berrizko trikitilariak etorriko dira, eta noski baita Hernaniko bikotea ere, Aitziber Errazkin eta Amaia Mujikak osatua. Trikitixa, porrusalda eta fandango edo arin-arin bana jo beharko dute parte hartzaileek. Txapelketa, 12:00etan hasiko da, plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!