Emakume Zentroko kurtsoetan izen ematea astelehen eta asteartean

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 16a, 03:00

Matrikula egiteko Elkano 17ko egoitzara joan behar da, arratsaldeko 16:30etatik 18:30ak bitartean.

EMAKUME Zentroak hasi du kurtso berria eta irekita dago Elkano kaleko 17garren zenbakian elkarte honek duen egoitza. Urte osoan zehar jende ugari inguratzen da Emakume Zentrora, iaz esaterako, 140 pertsona inguruk parte hartu zuten elkarte honek antolatzen dituen ekintzetan. Ikastaroak, erakusketak eta hitzaldiak dira Zentroan izaten diren ekintzetako batzuk.

Matrikulazio epea datorren astean zabalduko da
Elkarte honetatik Hernaniko Kronikari jakinarazi diotenez, urtero izaten diren ikastaroetan apuntatzeko epea datorren asteko astelehen eta asteartean izango da, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara. Aurtengo ikastaroen artean aurkitzen dira: Gimnasia (jadanik hasita dago), pintura, monpoak, tridimentsionalak, gantxiloa, punto-kruza, boliloak, kristala... Kurtsoetan apuntatzeko edo Zentroari buruz xehetasun gehiago jakin nahi duenak, Elkano kaleko egoitzara hurbiltzea besterik ez du.

Kurtsoak

  • Gimnasia: 09:00etatik 10:00etara eta 10:00etatik 11:00etara. Irailaren 11an hasi da.
  • Pintura eta Monpoak: Astelehenetan 16:00etatik 18:00etara. Urriaren 3an hasiko da.
  • Tridimentsionalak eta pintura: Astearteetan 16:00etatik 18:00etara. Urriaren 3an hasiko da.
  • Gantxiloa: Asteazkenetan 16:00etatik 18:00etara. Urriaren 3an hasiko da.
  • Kristala, bainikak, gantxiloa eta punto-kruza, eta boliloak: Ostegunetan 16:00etatik 18:00etara. Urriaren 3an hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!