Kultur Arteko III. Astearen barruan erakusketa, mahai ingurua, antzerkia eta musika Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 16a, 03:00

Datorren astean dira ekitaldi guztiak. Euskal Herriko beste zenbait herritan ere badira ekitaldiak. Lehenengo ekitaldia Argazki Erakusketa, astelehenean, Biterin.

EUSKO Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak Kultur Arteko III. Astea antolatu du Euskal Herriko zenbait herritan eta Hernanin ere ekitaldiak izango dira datorren astean, Udaleko Inmigrazio Arloaren laguntzarekin. Inmigrazio Zuzendaritzarekin harremana duten herriei egin die proposamena Jaurlaritzak eta Hernanin Inmigrazio Arloak eta AMHEReko kideek erabaki dute zer ekitaldi aukeratu, Jaurlaritzak aurkeztutako zerrendatik. Beste herrialdeetako eta bertako espresio kulturalak ezagutzera ematea izango da Kultur Arteko aste honen helburua. Aurtengoa 3garren edizioa bada ere, Hernanin lehen aldia da antolatzen dela.

Egitaraua

  • Astelehenetik ostiralera, Bizitzaren Abentura argazki erakusketa egongo da Biterin, 18:00etatik 20:00etara. Kolonbiako neska-mutilen inguruko argazkiak dira. .
  • Asteartean, Emakume Arabiarrak mahai ingurua izango da, Biladi Palestinar etxearen eskutik. Musulman eta kristauak diren emakume arabiarrak etorriko dira mahai ingurura.
  • Ostegunean, Euskal Ipuinak kale antzerkia izango da, 18:00etan Plaza Berrin, Giñol taldearen eskutik.
  • Igandean, Romilor ijito errumaniar orkestaren kontzertua izango da, 19:00etan, Plaza Berrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!