TXANTXANGORRI elkarteko sagardo lehiaketa egingo da gaur, aurten 22garren
edizioa. Hamabost sagardotegietako sagardoa izango dute dastatzeko: Irigoien,
Bereziartua, Barkaiztegi, Rufino, Iparragirre, Zelaia, Altzueta, Olaizola,
Alberro, Petritegi, Eula, Otsuenea, Astarbe, Oiarbide eta Gurutzeta. Edanari
laguntzeko berriz primerako menua da: bakailua bizkaitar erara eta saltsa
berdean, bertako saiheskia, urbasako gazta, kafea, kopa eta puroa.
156 epaile
Aurten 156 lagun izango dira afaldu eta sagardoari puntuazioa ematen.
Sagardo botilak etiketarik gabe ateratzen dira mahaira eta edan ahala puntuatzen
dira. Sagardorik onenaren sariaz gain, puntuazioan xuxenena ibiltzen den mahaiak
ere saria izango du.
Azken urteetako sagardotegi irabazleak gaurko lehiaketan izango dira: 2000
urtean Rufinok irabazi zuen; 2001ean, Barkaiztegik; 2002an, Irigoienek; 2003an,
Rufinok; eta iaz, Irigoienek irabazi zuen.