BOLEIBOL taldea 2005-2006 deboraldiari aurre egiteko lanean ari da eta dei
egin die 1994ean edo lehenago jaiotako neska-mutilei kirol honetara animatzeko.
Boleibolean jokatu nahi duenak irailaren 30a arteko aukera du, ikastolan edo
kiroldegian, astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:30etatik aurrera
informazioa emango baitute boleibol taldeko kideek.
Zortzi talde
Denboraldi berrian zortzi talde ateratzeko asmoa du boleibol taldeak: senior
mutil eta neskak, jubenil mutilak, kadete mutil eta neskak, infantil mutil eta
neskak eta boleibol eskola (alebinak). Talde batzuk osatu gabe daudenez
harremanetan lehenbailehen jartzeko eskertuko du boleibol taldeak.