Mendiriz Mendi elkarteak Perdido mendira (3.355 metro) antolatu du irteera datorren larunbat eta iganderako. Denda edo Vivac funda, lo-zakua, pioletak, kranpoiak eta abar eraman behar dira. Prezioa 25 euro da. Argibide gehiagorako edo izen emateko Mendiriz Mendiko bulegoetan, ostegun eta ostiralean. Telefonoa: 943 33 27 45.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!