FLORIDAKO Landare Karrozeriak su hartu zuen atzo goizaldean, dirudienez korto zirkuito batek eraginda. Udaltzaingoak Kronikari esandakoaren arabera bulegoetan hasi zen sua seguruenera eta handik zabaldu zen. Donostiako suhiltzaileak etorri behar izan zuten Landare errugbi zelai ondoan dagoen Karrozeriako sua itzaltzera eta goizeko 06:30ak ingururako itzalia zeukaten.