Iraineta eta Briones-era egun pasa antolatu du Santa Barbara Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2005eko irailaren 13a

Irailak 17an, larunbata, izango da irteera. Izena emateko epea laster itxiko da.

SANTA Barbara Elkarteak egun pasa polita antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 17rako. Nafarroa eta Errioxan zehar ibiliko dira soziedade honetako kideak. Lehenago urtero egiten zuten horrelako irteera bat eta aurten berreskuratu nahian dabiltza. Izan ere, giro polita izaten zuten egun pasa hauetan. Goizeko 09:00etan Irainetara Abiapuntua Urbieta kalean jarri dute larunbatean, goizeko 08:30etan. Bertatik Nafarroako Iraineta herrira joango dira autobusean eta han hamaiketakoa egingo dute, Txapel-Azpi soziedadean. Hamaiketakoa egin ondorenean toka jokoa ere antolatu dute soziedade horretan. Sakanako herria utzi eta Errioxara joango dira gero, Briones herrira, bertako bodega batean bazkaltzeko. Bazkaria honako hauxe izango da: Patatak errioxar modura, arkume txuletilak sarmientoan, tarta eta kafeak. Giroa alaitzeko txaranga izango dute egun pasa honetan parte hartzen dutenek. Garai batean ere txarangak lagunduta egiten zituzten horrelako irteerak. Itzulera ordua arratsaldeko 19:00etan izango da eta kalkulatzen dute 21:00etarako Hernanin izango direla. Izena ematea lehenbailehen Izena eman nahi duenak lehenbailehen pasa beharko du elkartetik, zuzendaritzak esan duenez, egun gutxi geratzen baitira. Egun pasak 45 euro balio ditu, autobusa eta bazkariak barne.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!