Ipui kontaketa asteartean

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 25a, 03:00

Hernaniko Udalak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, ipui kontaketa izango da asteartean Lur Kortaren eskutik, bi zatitan: lehenengoa 3-4 urtekoentzat izango da, 17:30etan; eta bigarrena 5-7 urtekoentzat, 18:00etan. Hernaniko Udal Liburutegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!