Onartutakoen lista jarria dago eta matrikulazioa bihar irekiko da

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 13a, 03:00

Biteriko ikastaroetarako zozketa lehengo astean egin zuten eta atzo jarri zituzten ikastaroetan onartutakoen listak, Biteri bertako paneletan eta interneten, www.hernani.net helbidean. Horrez gain, Biteritik jakitera eman dute zenbait ikastaroetan oraindik badela lekua izen eman nahi dutenentzat: Pintura hastapenean; zeramika, eskultura, modelatzea eta tornuan; dantza garaikidean, goizetan; eskulanetan; kristalean egindako lanetan; egur tailan; eta argazkigintzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!