Sagar eta Sagardo egunean bazkaria Xalapartan

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 14a, 03:00

Datorren igandean, irailak 19, egingo da sagar eta sagardo eguna Hernanin, goizeko 11:30etatik aurrera eta sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, sagar mota desberdinak, sagar produktuak eta tresnak ikusteko aukera ere izango da urteroko moduan. Tolareako kideek jakitera eman dutenez antolatzaile eta ingurukoentzat bazkaria izango da Xalapartan festa ondorenean, 14:30etan. Joan nahi duenak Tolarea kofradiako kideei esan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!