ATZO bildu zen Hezkuntza, Prestakuntza eta Lan Batzordea Udaletxean eta onartu zuten Auzolan 2005 programa garatzeko Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskatzea. Bazterketa arriskua duten pertsonak lan munduan txertatzeko helburua du Auzolan programak eta Hernanin lorezaintza lanetan jarriko lituzkete. Lan kontratuak 6 hilabetekoak izango dira eta Hernaniko kasuan Akola, Aparrain eta Santa Barbarako udal parkeak zaintzeko eginkizuna izango dute. Atzoko onarpena, Gobernu Batzarrak baieztatu beharko du orain.