Azoka ondo bukatu dute, baina, aurten eguraldiak markatu du jendearen joera.
arduradunak gustora daude aurtengo Garagardo Azokarekin. Irabaziak iaz baino haundiagoak izan dira eta zerbitzua ere egokiagoa eta erosoagoa izan da jendearentzat. Aurten leku gehiago zegoen jendea esertzeko eta tabernan ere herriko tabernariak aritu dira lanean jende gehien izan dutenean. Zerbeza iaz adina edan da baina janaria askoz ere gehiago saldu dute aurten.
Gustora, baina, pena txiki batekin: eguraldiak ez duela batere lagundu. Garagardo Azoka euritan hasi eta euritan bukatu dute, eta horrek jende dezente atzendu duela uste dute arduradunek. Ostiralean adibidez, bi karpak eta Tiloseta bete-bete eginda zeudela euria hasi zuen eta karpa kanpoko jende gehienak alde egin zuen.
Dena dela, giro ederra izan da aurten ere Garagardo Azokan eta atzo adibidez Mus Txapelketa antolatu zuten bazkalondoan. Otxotorena aita semeek irabazi zuten txapelketa eta baita afaltzeko menu bana ere. Boluntarioek ere ez diote eguraldiari begiratu eta etenik gabe aritu dira lanean egunero-egunero. Guztira 150 lagun inguru aritu dira lanean. Arduradunek eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiote laguntzen ibili diren herriko tabernari eta boluntario guztiei.
Azkeneko opari bezala, bi sarrera zozketatu ziren Frantzia eta Hego Afrikako selekzioen arteko partidurako. Zenbakia bihar Kronikan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!