Astigarragako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 12a, 03:00

Izen ematea Astigarragako kultur etxean: 09:00-13:00 / 16:00-18:00. Tel: 943 335064

astigarragako kultur etxean egingo diren ikastaroetako izen ematea zabalik dago gaurtik aurrera. Aukera polita jarri dute aurten ere eta hernaniarrak apuntatzeko aukera daukate. Kristala grabatzea eta eskulanak margotzea, egur taila, ukenduak eta sendabalerrak, zeramika, qi gong (txi kun), emoziozko adimena, dantza afrobrasildarra, sormen tailerra (10-12 urte), haurrentzeako buztin-lanak, literatur tailerra gazteleraz eta euskaraz (aukeran). Ikastaro gehienak urte osokoak dira. Izena emateko Astigarragako kultur etxera joan behar da 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara, eta bestela telefono honetara deitu daiteke: 943 33 50 64. Euskal dantzen ikastaroan apuntatzeko: irailaren 21-22an, 7 urtetik gorakoentzat, 20:00etatik 21:00etara, Astigar elkartean (Santio Zeharra 5, behea).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!