Futbito txapelketa egingo da Zubipen datorren irailaren 18an, igandea, euskal presoak Euskal Herrira lemapean, eta Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduek antolatuta. Taldeak asteazken arte apuntatu litezke, irailak 15 arte alegia, eta gutxienez 7 laguneko taldeak izan beharko dute. Partiduak hiru zelaietan jokatuko dira 09:00etan hasita. Irabazten duen taldeak afaria izango du sari. Txapelketa ondoren bazkaria izango da.
Futbito txapelketan apuntatzeko 679 897 284 zenbakira deitu behar da. Inskripzioa 18 euro dira pertsonako eta bazkaria barruan dijoa. Bazkarira bakarrik joan nahi duenak 10 euro ordaindu behar ditu
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!