Ekuador. Hernaniko kooperante batek alberge infantil batetik:

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 12a, 03:00

2005-08-01: `Hau beste mundu bat da. Ikusi behar dituzue ume hauek: zikin xamarrak, bihurri xamarrak, berezi xamarrak gehienak. Ez da harritzekoa bizi izan dituzten egoerak kontuan hartuta: maltratatuak, bortxatuak, abandonatuak edo bere buruaz beste egiten saiatuak` 2005-08-10: `Uff, zenbatetan geratu garen kooperanteok aurpegia desenkajatuta ta malkoei ezin eutsirik haur hauen kasuak entzuterakoan. Egunero istorio berri bat; zein baino zein tristeagoa, gogorragoa! Eta hala ere, irribarrea beraien ahoetan, ilusioa eta esperantza beraien begietan. Ez zaie jatekorik falta, ohetxo bat dute eta arropa ere bai. Maitasuna da falta zaiena, afektibitatea, babesa… Arreta eskatzen dute, denek batera! Eta zaila da guztiei batera erantzutea, ze inpotentzia!`. 2005-08-20: `Parkeko kolunpioak eta txirristrak hutsik. Kooperanteok umez inguratuta beti ´maaarqueme señorita, maaaarqueme´ besotan hartzeko eskatzen digute. Zoragarriak dira, gehienak bihurri-bihurriak, astotxo batzuk. Baina super maitagarriak; atzetik aurretik goitik edo behetik besarkatu, gorantz begiratu eta: `seño, te quiero, dame otro Muxu`; inpresionanteak!! Gogorra egingo zait buelta horrelako esperientzia baten ondoren!`. 2005-08-31: `Ahal izan dudan guztia eman eta lagundu dut, baina askoz ere gehiago jaso dut bertakoengandik. Oso faltan botako ditut txikitxo hauen Muxuak, egoskorkeriak, Laztanak, kasketak, Besarkadak... de hecho, dagoeneko faltan botatzen ditut!!`. Ta beste zenbat gauza!! Baina zaila da hilabete bateko kronikak lerro batzuetan laburtzea eta hemen bizi, sentitu, ikusi, ikasi eta entzundako guztiak hitzez ulertaraztea!! Hoberena bertara hurbiltzea duzue, denboraldi bat bertan bizitzea. Animatu, ahal baduzue!! Haurrek eskertuko dizue!!.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!