Gazte Txokoak 11-16 urte bitarteko gazteak hartzen ditu eta ekintzak antolatzen ditu lokalean bertan edo lokaletik kanpora
gazte Txokoa ostiralean hasiko da martxan, eta udarako etenaldia eta gero ekintzaz beterik dakarkite agenda. Gazte Txokoa Hernaniko Udalaren zerbitzua da eta 11-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Gazte Txokoak gazteentzako ekintzak antolatzen ditu eta bi helburu nagusi ditu, aisialdi eskaintza zabala ematea eta gazteak aisialdian hezitzea.
Gazte Txokoak Aristizabal kalean dauka lokala eta bertan prestatuta dauzkate gazteentzako: mahai jokoak, futbolina, diana, komikiak, aldizkariak, musika... dena den, lokaletik kanpora ere ekintza asko antolatzen dituzte. Irailean merendolarekin hasiko dute ikasturtea eta horrez gain izango dituzte: monopoli txapelketa, pelikula ezberdinak, irlara bidaia, altxor bilaketa eta karta joko maratoia.
Gazte Txokoan gazte asko ibiltzen da urtero. Gehienak Hernaniko ikastetxeetakoak dira eta adin ezberdinetakoak. Gazte Txokoko ekintzetan parte hartzeko izena eman beharra dago eta inskripzioa euro bat kobratzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!