Hernanik enpatatu egin zuen larunbatean Basauriko Danok Bat taldearen kontra, Jubenil mailako Liga Nazionalean. Ligako lehendabiziko partidua zen eta hernaniarrek itxura polita eman zuten bai jokuz eta bai gogoz. Jubenil mailako bi taldeetan zaharrenak ari dira Liga Nazionalean eta ia denak dira hernaniarrak edo Hernanin jokatuak. Aurten hala ere, fitxajeren bat edo beste egin du Hernanik. Danok Bat taldea Athletic taldearen filiala izanagatik eta oso maila oneko jokalariak edukiagatik, datorren astean Athletic bera izango du aurrean Hernanik. Ikusiko ze maila ematen duten Lezaman.
Bestalde, Lehenengo Jubenilean, Hernanik 1-1 berdindu zuen Urnietaren kontra, joan den larunbatean Zubipen. Hernanik partidu polita jokatu zuen eta Egoitzek sartu zuen gola, buruz, korner bat errematatuta
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!