Batasunak prentsa oharrean dio Bildu Hernaniri 7 zinegotzi lapurtu dizkiotela
Hernaniko Batasunak Kronikara bidalitako prentsa oharrean dioenez, ez du ´prentsa ohar gerra` bat nahi EArekin eta Rekondorekin eta 6 puntutan argitzen du bere postura. Dioenez, Bildu Hernaniri 7 zinegotzi dagozkio eta zinegotzi horiek EA-EAJ, PSOE, PP eta EB alderdiek lapurtu dizkiote. Batasunaren ustez ´bi urteotan erasoa jasan duen bakarra herriaren borondatea izan da... herriak aukeratutako ordezkaritza desitxuratua izan delako`. Egoera gainditzea borondate kontua dela uste du Batasunak ´Azkoitian demostratu den bazala` eta ´Rekondo eta bere ekipoa giza eskubideen aldekoa izango da baina ez dute borondaterik egoera konpontzeko, ederki aprobetxatzen ari baitira patrikak berotzeko`.
Batasunak bere esku dagoen guztia egingo duela esaten du ´herriaren borondatea errespetatua izan dadin eta ezkertiar eta abertzaleok udalean dagokigun ordezkaritza izan dezagun`. Bukatzeko, azken puntuan aipatzen du beste alderdiek ez bezala Hernaniko Batasunak elkartasuna adierazi nahi diela ´bi urteotan ia baliabiderik, azpiegiturarik eta, noski, soldatarik kobratu gabe, borondatez lanean ari diren Bildu Hernaniko zinegotzi eta laguntzaileei`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!