Bixente Goñik jaso du Berriak elkarteko lehen saria

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 13a, 03:00

Berriak-eko txartelarekin puntuak osatuta jaso du saria. Oraindik bada aukera txartela egiteko.

BERRIAK elkarteak sariak banatzen ditu, Berriak-eko bazkide diren dendetan erosketak egin eta puntuak akumulatuta. Horretarako Berriak Txartela egin behar da eta erosketa bakoitzean puntuak ematen dira, eskura edo txartelarekin ordainduta.
Lehenengo saritua Bixente Goñi hernaniarra izan da. Urdaiazpikoa irabazteko beharrezkoak diren 500 puntuak osatu ditu Goñik eta atzo arratsaldean jaso zuen bere saria Alkorta harategian Mikel Alkortaren eskutik; gustora ikusten zitzaion saria eskuetan zuela. Urdai azpikoaz gain, sari asko daude aukeran Berriak-eko puntuak irabazita: ardoak, kafea, kafetera, motxilak...

Erantzun ona
Berriak elkarteko kideek Kronikari esan diotenez erantzun ona izan du txartelak eta jendeak erabiltzen du. Guztira 400 bat lagunek badute txartela eta beste norbaitek egin nahi badu ere badu aukera. Debaldekoa da eta 300 puntu erregalo izango ditu txartela egiten duenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!