´Orain arte bazkaldu eta afaldu jende askok egin du eta sukaldariak jo ta su ari dira`

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 11a, 03:00

EURIA egin ez balu, Garagardo Azokak dagoeneko hautsi zituen iazko markak. Garagardoa iaz bezalatsu saldu da baina kodilloa askoz gehiago ari da saltzen bataz beste. Mahaiak betetzen ari dira otorduetan eta sukaldean jo ta su ari dira lanean. Aurten karpa asko haunditu dute eta 100 mahai inguru dauzkate jendea esertzeko. Horregatik aurten jendeak ez du batere itxoin beharrik izan bazkaldu edo afaltzeko.

Boletoak salgai euro batean
Boletoak jarri dituzte aurten Garagardo azokan. Boletoak euro bat balio du eta saria ederra jarri dute. Parisen jokatuko dute azaroaren 26an Frantzia eta Hego Afrikako selekzioek eta bi sarrera zozketatuko dituzte partidua ikusteko. Zozketako zenbaki saritua Kronikan aterako da.

Mus txapelketa
Bestalde, gaur bazkal ondoan mus txapelketa izango da karpan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!