Beste garagardo bat?

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 10a, 03:00

BIGARREN Garagardo Azokak aurrera jarraitzen du. Ostiralean jende mordoa ibili zen inaugurazioaren ondoren eta afaltzeko garaian. Atzo ere, jai izanda, ez ziren gutxi Tilosetako karpara hurbildu zirenak. Pantaila haundi batean errugbiko partiduak ikusteko aukera ere badago gainera.
Jana eta edana Badago zer jan eta edan aurtengo ferian: kodiloa, saltxitxak eta zerbeza klase ezberdinak, baita alkoholik gabea ere. Horretarako txartelak jarri dituzte antolatzaileek salgai. Feriak gaur eta bihar jarraituko du eta festak ere bai .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!