Euskaltegietan matrikulatzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 10a, 03:00

BHk euskeraren aldeko eta euskeraz bizitzeko konpromisoa eskatu du Kronikara bidalitako ohar batean, herriko euskaltegietan matrikulazioa zabaldu den honetan. ´Euskera da Euskal Herriko berezko hizkuntza, baina halere oraindik bazterketa, eraso eta zapalkuntza ugari` jasaten dituela dio BHk eta zenbait urrats planteatzen ditu egoera honen aurrean: - Euskerarekin konpromisoa azaltzea eta horretarako euskera ikasi edo maila hobetzea planteatzen du; - ´Ezkertiar eta abertzale garenez, gure konpromiso pertsonala hartu behar dugu euskeraz bizi eta ingurunea euskalduntzeko`; - Euskaltegien eskaintza baliatu ´gure burua euskaldundu eta euskaraz bizitzeko ahalegina sakontzeko`. Bestalde,`instituzioek ere euskerarekiko bere konpromisoa areagotu behar dutela` uste du BHk eta euskeraz ikasten ari diren hernaniarrentzat diru laguntza haunditzea eskatu dio Udalari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!