AEKn matrikulatzeko aukera gaurtik urriaren 1era

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 12a, 03:00

Euskalduntze maila guztietan apuntatu ahal izango da: EGA, hizkuntza eskakizunak...

euskaraz ikasteko edo hobetzeko gogoa daukanak aukera oraintxe dauka Astigarragako AEKn apuntatzeko. Maila bajuenetik hasi eta EGA edo hizkuntza eskakizunak prestatzeko ematen dira klaseak AEKn. Izena emateko kultur etxeko lehen solairura joan behar da: 09:00-14:00 edo 16:00-21:00. Telefonoz ere egin liteke: 943 55 73 54 zbk-an edo e-mailez: astigarraga@aeknet.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!