Inmigranteentzako euskera ikasteko ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 10a, 03:00

Udalak, Jaurlaritzak, AMHER elkarteak, Udal euskaltegiak eta AEKk bultzata, inmigranteentzako euskera klaseak izango dira Hernanin datorren ikasturtean eta izen ematea zabalik da dagoeneko. Irailaren 30 arte dago izena emateko aukera eta 10 euro balio ditu matrikulak. Iaz jarri zen martxan egitasmo hau, eta Hernanin 11 inmigrante izan ziren klaseetan. Ikastaroa urrian hasiko da eta ordutegia orduan zehaztuko dute. Informazio gehiagorako, Udaleko inmigrazio arlotik edo euskara zerbitzutik pasa (943 337017 eta 943 337029).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!