Karabelgo Oleta plaza berritzeko proiektua aztertuko du gaur Udalak

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 13a, 03:00

Ur saneamentua berritu, argi berriak, ume parkeak eta berdegunea jarri eta zorua hobetzea da asmoa. Herri Lanetarako Batzordeak aztertuko du gaur gaia.

KARABELGO Oleta plaza berritzeko proiektua aztertuko du gaur Herri Lanetarako Batzordeak, 17:30etatik aurrera. Urbanizazio ia guztia dute berritzekoa: euri uren sarea, argi publikoak, telefono sarea, euskaltel sarea, zoru berria jarri eta bueltan zona berdeak jarri. Proiektuak 900.000 euroko aurrekontua du eta gaur onartzen bada, Gobernu Batzarrak eman beharko dio behin betiko onarpena.

Egoera kaxkarrean
Proiektu proposamenak nabarmentzen duenez, Karabelgo plazako zorua egoera kaxkarrean dago eta baita ur eta argi publiko sarea ere. Horrez gain, kotxeentzako aparkaleku falta ere badute Karabelen eta hau guztia konpondu nahi du proiektuak. Plaza erdian ume parkea joango da, parke ertz guztia tarimatua dijoa eta tarimaren atzetik losa jarriko dute. Losa ondorenean parke zirrinda bat joango da, arbola eta guztikoa. Aparkalekuak berriz, 78 izango dira guztira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!