Lehen euskaltegian hasten zenak 6-8 urte beharko zituela euskara ikasteko, eta alfabetatzeko ere batzuk bai. Gaur egunean, ez da hori euskera ikastera euskaltegira dijoanaren mentalitatea. Euskaltegiek ere gizarte berriko parametroetara moldatzen ari dira bere eskaintza, eta Hernanin behintzat emaitzak onak dira. Azken urteetan matrikulazioa behera zetorren, eta buelta eman zaio. Geroz eta jende gehiagok autoikaskuntza formulak aukeratzen ditu, bere helburuak jarri eta bere denboraren arabera ikasten du. Eta eremu berriak zabaldu dira: sektorekako ikastaroak, etorkinak...
Tituloak ateratzeak eskatzen duen lanketaz aparte, euskaltegien helburua komunikazioa da, euskera ikastera datorrenak euskeraz hitz egitea, bai kalean, etxean edo lanean. Euskaltegitik kalerako pauso hori da, ordea, pausorik zailenetako bat. Zuzendarien ustez, ordea, dena ez da euskaltegien ardura, Hernanin euskera aldetik dagoen kale giroak ez du gehiegi laguntzen.
Matrikula kanpaina hasi dela-eta, Kronikak bi zuzendarien iritziak bildu ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!