Kultur arteko astearen barruan azken emanaldia izango da gaur Hernanin. Romilor Errumaniako Ijito Orkesta izango da gaur Plaza Berrin eta hango musika eta instrumentu tipikoak erakutsiko ditu taldeak. Bost lagunek osatzen dute taldea eta akordeoia, kontrabajua eta gitarrarekin emango dute kontzertua, gaur, 19:00etan hasita, Plaza Berrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!