BITERIN aste honetan bukatu da ikastaroetarako aurrematrikula egiteko epea
eta atzo egin zuten onartutakoen zerrenda osatzeko zozketa. Guztira 660 lagunek
eman dute izena Biteriko ikastaroetarako eta atzoko zozketan zortea izan zutenek
irailaren 14tik 19ra (datorren asteazkenetik astelehenera) dute izena emateko
aukera, Biterin bertan. Onartutakoen listak astelehenean jarriko dituzte
Biteriko panelean eta www.hernani.net helbidean.
Tokiak libre
Biteritik jakitera eman dutenez, zenbait ikastarotan oraindik bada tokia
izena eman nahi duen jendearentzat: Pintura hastapenean; zeramika, eskultura,
modelatzea eta tornuan; dantza garaikidean, goizetan; eskulanetan; kristalean
egindako lanetan; egur tailan; eta argazkigintzan.