ESKOLA IBILTARIA 05: EUSKAL HERRIA DA GURE ESKOLA
Duela aste batzuk Eusko Jaurlaritzaren ikerketa bat argitaratu zen, non
aipatzen zen euskal ikasleok ez dugula gure herria ezagutzen. Ez dira datu
berriak guretzat, eta egoera horri buelta eman nahian, duela bost urte Ikasle
Abertzaleak ikasle antolakundea Eskola Ibiltaria antolatzen hasi zen. Bost urte
hauetan Baztan aldean ibili gara, Bizkaiako kostaldean, Urbasako mendizerran,
Anbotoren magalean, Orreagan… Bertako biztanleekin hitz egin dugu, tokian tokiko
errealitatea ezagutu dugu, natura eta jakintza uztartu ditugu…
Aurtengoan ere Eskola Ibiltariaren edizio berri bat antolatu dugu Bizkaiako
mendebaldean, Enkarterrietan hain zuzen. Eskualde ezezagun eta eder honetatik
barrena ibiliko gara hiru egunez kobak bisitatuz, parke eolikoei buruz hitz
eginez, jolastuz, karlistadak gogoratuz… Eta azken egunean Balmasedara iritsiko
gara, non bertako jaietan parte hartuko dugun.
IA-tik dei egin diegu euskal ikasle eta gazte guztiei parte har dezaten Eskola
Ibiltarian, uztailaren 14, 15 eta 16an. Informazioa www.ikasleabertzaleak.org
helbidean aurkitu dezakezue, edo 685776904 telefonora deituz. Horrenbestez
Karrantzako plazan ikusiko dugu elkar, uztailaren 14ko goizeko 11etan. Euskal
Herria da gure eskola!
Eneko Barberena
Ikasle Abertzaleakeko kidea