ERRUGBI elkarteak atzo eman zion hasiera Bigarren Garagardo Azokari.
Arratsaldeko zazpi eta erdietan egin zuten inaugurazio ekitaldia eta bertan izan
ziren, besteak beste, HCRE-ko lehendakaria, Juan Rodriguez eta Biarritz
Olympique-ko Peio Claverie eta Michel Zelaia, Errugbi Elkarteak gonbidatuta.
Azken hau izan zen barrikotea irekitzeko arduraduna. Baina lehenago hitz batzuk
egin zituen eta esan zuen Hernanin errugbi afizio haundia eta polita dagoela eta
asko gustatu zaiola hori.
Igandera arte zabalik
Feria igandera arte egongo da zabalik. 13:00etatik 16:00ak arte bazkariak
emango dituzte eta 18:00etatik aurrera meriendak eta afariak. Barra 12 ordu
jarraian irekita egongo da eta zerbeza bereziak probatzeko aukera izango da.