Futbito txapelketa ‘Euskal Presoak Euskal Herrira’ lemarekin

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 8a, 03:00

Irailaren 18an egingo da. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatu du.

HERNANIKO Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta futbito txapelketa egingo da irailaren 18an Zubipe futbol zelaian, kanpoak zabaletaka jarrita. Goizeko 09:00etan hasiko da txapelketa eta txapelketa ondorenean bazkaria izango da. Izen emateko taldeak gutxienez 7 pertsonakoak beharko dute izan eta inskripzioak 18 euro balio ditu pertsonako (prezio horretan bazkaria ere sartzen da). Ligila moduan jokatuko da txapelketa. Futbolean jokatu gabe bazkaltzera animatzen denak ere izango du aukera, izena eman eta 10 euro ordainduta.

Izen ematea zabalik
Izen ematea zabalik da dagoeneko, irailaren 15 arte. Apuntatu nahi duenak edo dudak argitu 679 89 72 84 telefono zenbakira deitu.
Amnistiaren Aldeko Mogimenduak jakitera eman du Hernaniko hainbat taldek hartuko dutela parte Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin antolatutako txapelketa honetan eta dei egin die herritarrei parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!