BI hilabete gure artean pasa eta gero etxera bueltan dira Hernanin udaran
izan diren haur sahararriarak. Horietatik hiru gaur bueltatuko dira Saharara eta
laugarrena larunbatean.
Esker oneko hitzak
Saharako haurrek eskerrak eman nahi izan dituzte Hernanitik alde egin baina
lehenago: Beso zabalik hartu dituzten familiei, Plazaberriko eta inguruetako
lagunei eta modu batean edo bestean beraiei lagundu dieten guztiei. Haurrek
ederki pasa dute udara Hernanin, baina etxera itzultzeko gogoz ere badaude,
beraien senideak ikusteko.
Bestalde, haurren monitoreek hernaniar familiak animatu nahi izan dituzte,
datorren urtean haur gehiago etor daitezen.