689 eskaera, 14 zorioneko

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 8a, 03:00

Atzo egin zen Monteseko babes ofizialeko etxeen zozketa.

MONTESEKO babes ofizialeko etxeak zozketatu zituzten atzo kiroldegiko pelotalekuan, arratsaldeko 17:00etan.

Aukera zaila
Jende asko bildu zen zozketara, zorioneko 14 hernaniarrak nortzuk ziren ikustera. Izan ere 14 etxe zozketatu zituzten eta zozketarako onartutako eskaerak 689 izan ziren; loteria zaila. Etxebizitza horietatik 3 elbarrientzako zozketatu zituzten eta beste 11 etxebizitzak gainerako guztien artean.

Elkartzenen protesta
Zozketa egiten ari zela, Elkartzen taldeko hainbat kidek pankarta bat ireki zuten pilotalekuko kantxan ´Eskubideak ez dira zozketatzen` leloarekin. Horretaz gain, zozketa egin aurretik panfletoak banatu zituzten jendartean. Horren arira, Txema Mercado zinegotziak Kronikari adierazi dio beraiek ez dutela eskubiderik zozketatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!