MARMITAKO txapelketa egin berri da Urruñan, Berttoli elkarteak antolatuta eta
Peña Otaño elkartearen izenean aurkeztutako bi bikotek lortu dituzte lehen bi
sariak: Txapeldun, Iraola eta Intxaurburu gelditu dira eta bigarren Txiflo eta
Marilu. Aurtengoa XVII. marmitako txapelketa izan da Urruñan, bertako
ikastolaren alde. Ez da Peña Otañoko kideak Urruñako txapelketara joaten diren
lehen aldia, dagoeneko badute esperientzia. Kronikari esandakoaren arabera festa
honen inguruan sortzen den giroa da ederrena: ´Garai batean hemengo ikastolen
alde sortzen zen giroaren antzekoa bilatzen dugu bertan, eta horrek ilusioa
pizten du` adierazi dute. Lehiaketa ondoren 200 lagunetik gora elkartu ziren
lehiaketan egindako marmitakoa jatera eta seguru hernaniarrena jatea egokitu
zitzaienek damurik ez zutela izango.
Urruñakoa ikusita, Uztaritzen egitekoa den bildots txapelketarako gonbitea izan
dute lau hernaniarrek eta pronto azaldu dira han ere txilindronik onena egiteko.