GAURTIK igandera izango da II. Garagardo Azoka Tilosetan, Errugbi elkarteak
antolatuta. Inaugurazio ekitaldirako Biarritz Olympique Iparraldeko taldeko
kideak gonbidatu ditu Hernanik, eta bertatik ordezkaritza bat etorriko da:
Michel Zelaia jokalari kapitain ohia, eta Peio Claverie, amateur taldeetako
zuzendaria. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera beraz, azokari eta
goizaldeko 01:00 arte egongo da irekita gaur. Ostiral, larunbat eta igandean
eguerdiko 13:00etatik goizaldeko 01:00 arte zabalduko dute azoka eta sukaldea
16:00ak arte eta 18:00etatik 23:00etara egongo da zabalik.
Jan edana aukeran
Iazko arrakasta ikusita, Errugbi Elkarteak 6.000 litro zerbezatik gora,
1.000 kodilo eta 4.000 saltxitxa saltzeko prebisioa egin du aurten. Karpa
haundiagoa izango da eta guztira 500 pertsonentzako mahai eta ahulkiak izango
dira barruan.