Aisialdiko begirale ikastaroa Buruntzaldean

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 7a, 03:00

Buruntzaldeko Udalek aisialdiko begirale ikastaroa antolatu dute Hernani, Astigarraga, Andoain, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgo gazteentzat, urritik apirilera. Aisialdian lan egin nahi duten gazteei zuzendutako formakuntza ikastaroa izango da , 200 ordukoa. Saioak larunbatean izango dira, goiz eta arratsalde. Buruntzaldeko Udalen arabera, ´aisialdiak gero eta garrantzi haundiago du gure inguruan` eta haur-txoko, asteburuetako ekintza, eskola-kirol, udaleku eta abar gero eta gehiago antolatzen dira gure inguruan eta horretan oinarrituta antolatu dute ikastaroa.

Izen ematea zabalik
Izen ematea gaur irekiko da eta hilaren 23 artean dago izena emateko aukera Buruntzaldeko Udaletako euskera zerbitzuetan. Eskatzen dituzten baldintzak dira euskalduna izatea eta 18 urtetik gorakoa izatea. Ikastaroaren prezioa: 295 euro Buruntzaldekoentzat eta 485 euro gainerakoentzat. Aurkeztu beharreko dokumentazioa da: argazkia, diru sarreraren agiria (Euskadiko Kutxa 3035 0084 770840018773. Izen abizenak jarri), nortasun agiriaren fotokopia eta matrikulazio fitxa beteta (euskara zerbitzuan jaso behar da).

Kopuru mugatua
Udalak jakitera eman duenez, ikasle kopurua mugatua izango da ikastaroan eta matrikula egin den fetxaren arabera osatuko da taldea. Buruntzaldeko Udaletako ikasleek lehentasuna izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!