Montes-eko etxebizitzen zozketa dela eta:

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 7a, 03:00

Montes-eko etxebizitzen
zozketa dela eta:
- Babes ofizialeko etxebizitza bat lortzeko baldintzak baztertzaileak dira.
- Etxebidek markatzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztelako milaka gazte, emakume, atzerritar, guraso bakarreko familia, kontratu prekarioko langile, zoritxarreko pentsiodun edota langabetuek ez dute etxebizitza eskubiderik. Modu honetan, bizitza aurrera eramateko beharrezkoa den etxe bat lortzeko aukerarik gabe gelditzen dira.
- Babes ofizialeko etxebizitza bat lortzeko eskubidea ez da baldintza ekonomikoetan oinarrituta egon behar.
- Etxebidek alokairuzko etxebizitza sozialen eskaintza zabal bat bermatu behar du arazo hau konpontze bidean jartzeko.
Gaur, Hernaniko udal gobernuak eskubideak zozketatuko ditu. Diru sarrera nahikoa badezu erosi ezazu kupoi bat.
Etxebizitza duinak guztiontzat!
 

Adolfo Masid Balda
Elkartzeneko kidea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!