Matrikulazioa zabalik Doinu Zale musika eskolan, gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 7a, 03:00

Doinu Zale musika eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago gaurtik aurrera. Aukera zabala eskaintzen du Imanol Kamiok zuzentzen duen musika eskolak: solfeoa, pianoa, akordeoia, panderoa, bateria modernoa, biolontxeloa, tronpeta, trikitixa, gitarra, abesbatza eta armonia.
Solfeoa 4 urtetik hasita erakusten da, eta helduentzako ikasketa bereziak ere eskaintzen dira. Talde txikietan erakusten da, ikasketa pertsonalizatuagoa izan dadin. Matrikula gaur hasita egin liteke, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, 943 331233 telefonoan edo helbide honetara joanda: Karabel auzoa 4, behea- ezkerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!