Hernaniko EAk Costari elkartasuna adierazi dio ´Batasunaren aldetik jasaten ari den erasoak direla eta`

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 7a, 03:00

Antton Costak ´giza eskubideen eta askatasunen aldeko ibilbide demokratiko luzea du` EAk adierazi duenez.

Hernaniko EAk Antton Costari elkartasuna adierazi dio ´Batasunaren aldetik jasaten ari den erasoak direla eta`. Costak idatzitako iritzi artikulu baten bueltan Batasunak egindako adierazpenak salatu ditu EAk, Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Nabarmendu du ´Costak giza eskubideen eta askatasunaren aldeko ibilbide demokratiko luzea du; Hernaniko Batasunako kideek oraindik egiaztatu gabe daukatena, alegia`.

´Erasoek Batasuna urrundu egiten dute errealitatetik`
Hernaniko EAk prentsa ohar bukaeran zera nabarmendu du: ´Batasunak beti izan ditu, ditu eta izango ditu udal-gestioari buruzko ideiak eta proposamenak ekarri ahal izateko bideak, baina herritarrek hautatutako zinegotzien aurkako erasoek are gehiago urruntzen dute errealitatetik, eta are zailagoa egiten dute sinestea Batasuna Hernanik dituen arazoek kezkatzen duten alderdia dela`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!