Gimnasia erritmikoan izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 7a, 03:00

HERNANIKO Gimnasia Erritmiko elkarteak ireki du 2005-2006 ikasturtean gimnasia egiteko izen ematea. Benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenilek (1997 aurretik jaiotako guztiek) datorren astelehenean hasiko dute ikasturtea eta izen ematea irailaren 9a aurretik egin behar dute. Benjaminaurreko ikasleek, berriz, (1998a ondoren jaiotakoek), urriaren 3an hasiko dute ikasturtea eta izen ematea irailaren 20a aurretik egin behar dute. Bost urtetik gorako neska-mutilentzat izango da gimnasian aritzeko aukera.
Baletean eta baloi, soka, uztai, mazo eta zinta bidezko jolasetan oinarritzen da gimnasia erritmikoa eta Gimnasia Erritmiko Elkarteak dioenez ´txikienentzat kirol osatuenetako bat da, hainbat atal beregan biltzen dituenez`. Neska-mutil kopurua mugatua izango da eta inskripzioen arabera beteko dira plazak. Interesatuek izen emateko orriak kiroldegiko sarreran dagoen gimnasia erritmikoko buzoian sartu beharko dituzte, irailaren 9a edo 20a aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!