Besabitik oinez joan eta bazkaria izango da Kontzejuan.
XalAPARTA elkarteak urteroko ibilia antolatu du Aranora, irailaren 25erako. Irteera goizeko 09:00etan egingo dute Besabitik eta bidaia bukaeran bazkaria izango da Aranon bertan. Bazkaria Kontzejuan izango da.
Izen ematea zabalik
Xalaparta elkarteko zuzendaritzak gonbitea luzatu die bazkide eta inguruko guztiei ohitura bihurtu den egun pasa honetara animatzeko. Interesatuek zabalik dute izen ematea soziedadean bertan. Bazkaritara joateko asmoa duten guztiek eman behar dute izena, oinez nahiz kotxez joan Aranora.
Urteroko moduan, bazkal ondoan Toka txapelketa izango da Aranon bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!