Hernaniko sagardogile guztiek sagardo postua jarriko dute plazan. Sagar erakusketa, garai bateko erremintak eta tolare bat lanean ere izango dira.
Hernaniko Tolarea kofradiak eman du Sagar eta Sagardo egunaren berri, eta aurten irailaren 18an izango da, datorren igandea zortzi. Urteroko moduan nahikoa sagardo izango da aukeran eta baita pintxoak ere, edanari laguntzeko.
1.000 baso inguru
Sagar eta sagardo eguna jende asko biltzen duen zita da Hernanin. Herriko 12 sagardotegiak bertan izaten dira (Alberro, Altzueta, Elorrabi, Goiko Lastola, Iparragirre, Itxasburu, Larre-Gain, Oialume-Zar, Olaizola, Otsuenea, Rufino eta Zelaia) eta hauen sagardoa probatzera herritar asko animatzen da. Aurten 1.000 edalontzi eskatu ditu Tolarea kofradiak eta eguraldiak laguntzen badu, arriskua denak bukatzeko. Izan ere, iaz eguraldiak ez zuen lagundu eta jende gutxiago izan zen, baina, 2002 eta 2003an 1.000 lagunetik dezentez gora bildu ziren.
Erakusketa
Egunean bertan sagar eta erreminta zaharren erakusketa izango da Plazan eta Tolare bat ere jarriko dute lanean. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!