Txantxangorri elkartetik jakinarazi dute Oriamendi, Arizmendi eta Altzeagaingo postuetarako zozketek jarraitzen dutela. Kuartangoko koto sozialerako eskakizunak egiteko paperak elkarteko bulegoan daude, epea hilaren 10 arte da. Leitzarango oilagor kotorako eskakizunak egiteko epea berriz irailaren 20ean bukatzen da. Bi kotoak banakakoak dira.
Bestalde, sagardo lehiaketan apuntatzeko epea bihar bukatzen da bazkideentzat eta asteazkenetik bazkide ez direnak apuntatu ahal izango dira, 156 plazak bukatu arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!