Hernaniko Udalak aurten ere haurrentzako auzo tailerrak antolatu ditu. Horietan izena emateko epea zabalik dago jadanik eta hilaren 16ra arte iraungo du. Tailerretan parte hartu ahal izango dute 6 eta 12 arteko neska-mutikoek. Izena ematea auzo elkarteetako egoitzetan egin daiteke eta doan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!