700 gramoko onttoa Urumea errekan

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 6a, 03:00

Perretxiko garaian gaude eta udarako lehenengo euriek mugitu dituzte basoetako onttoak, eta baita perretxiko zaleak ere. Jone Arrieta ereñotzuko Tximistane baserrikoak asmatu du nora joan eta 700 gramoko onttoa bildu du ´Urumea errekan`. Ikusi zuenean nerbiosa jarri omen zen. Hasieran pentsatu zuen pasea egongo zela, baina ez, fresko freskoa zegoen. Ontto haundiaz gain, ederrak beste mordo bat ere bildu zituen Jone Arrietak: ´bost bat orduan bost kilo`. Perretxikotan dezente ibiltzen dena da Jone Arrieta eta anaiak ere askotan laguntzen dio. Aurten asko biltzen ari dira aitortu digunez; non? jun da bertan!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!