UDAKO oporren ondoren saio berriekin dator Igandeko Sargoria. Ekimen honek eskaini nahi ditu diska jartzaileen sesioak eta musikan adituak direnenak. Hirugarren urtea da igande musikatuak antolatzen dituztela eta dagoeneko 25 saio egin dituzte hasi zirenetik. Irail eta urrirako ere bost saio inguru antolatu dituzte, guztiak igandetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte Tilosetako kioskoan. Euria egingo balu saioak bertan behera geldituko lirateke, antolatzaileen esanetan ´leku alternatiborik ez dugulako honelako gauzetarako`. Reggae, rap, funk, soul, jazz eta horrelakoak jarriko dituzte.
Lehenengo saioa gaur izango da Aritz Sound Sistem-en eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!