Datorren asteartean da odola emateko eguna Hernaniko anbulatorioan. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izaten da odol ematea. Odol emaile elkarteak dei egin die hernaniar guztiei odol ematera animatzeko. Abuztuko datuak ere jakinarazi ditu elkarteak: odola ematen 69 pertsona izan dira abuztuko lehenengo asteartean eta horietatik 2 berriak. Horretaz gain, beste bi pertsonek organoak donatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!